Emakumeen aurkako indarkeria salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 11a, 22:19

"Erailketa gehiagorik ez! Danon ardura da!" lelopean hainbat lagun elkartu dira, Algortako metro geltokiaren parean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Izan ere, Berta Beunza 22 urteko emakumea eskopetaz hil zuten asteartean Iruñeko Donibane auzoko bere etxe atarian, eta horren aurrean, kontzentrazioak deituak zituzten hainbat emakume taldek. Algortako Bilgune Feministak beste horrenbeste egin du gaur iluntzeko zazpi t'erdietan. Hain zuzen ere, taldeko kide batek UKBERRIri adierazi dionez, horrelako gertaera lazgarriak izaten direnean aste horretako ostiralean egiten dute deialdia herri ezberdinetan, emakumeen aurkako erasoen aurrean "aski dela" esan eta zendutakoaren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun