Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 11

Pagoa Zulueta, asteazkenean atxilotutako 25 urtetako leioztarra, bihar deklaratuko du Espainiako Entzutegi Nazionalean, Madrilen, Baltasar Garzon epailearen aurrean. Zuluetari goizeko 09:00etan jarri diote hitzordua Entzutegi Nazionaleko idazkariek. Horrela jakinarazi dute gaur 250 bat pertsona batu dituen manifestazioaren bukaeran. Martxa udaletxean 18/98+ ekimenak deitutako kontzentrazioaren ostean egin da, Boulevardetik aterata. Bestalde, Udondon, Leioako metro geltokiaren ondoan hainbat auto eta pertsona gelditu ditu Guardia Zibilak. Bertan 4 patrolez osatutako kontrolak, besteak beste, AEK eta Korrika batzordeko hiru lagun geldiarazi ditu, 45 minutuz, Korrikako pankarta bat jarri ondoren. Identifikatu eta galdeketa sakona egin ostean euskaltzaleak aske utzi dituzte Guardia Zibileko agenteek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun