Atzo deklaratu zuten zortzi lagunetatik hiru aske gelditu dira, fiskalak Baltasar Garzoni horrela eskatu ostean. Aske daudenak Koldo Rosado (Iruñea), Estibalitz Goitia (Lekeitio) eta Mario Corral (Luiaondo) dira. Beste bostentzat fiskalak espetxeratzea eskatu zuen, baina Baltasar Garzonek oraindik ez du erabaki haiekin zer egin. Hortaz, zain daudenak Alaitz Artetxe (Lezama), Arkaitz Ormaetxe (Zamudio), Itsaso Guemes (Iruñean atxilotutako donostiarra), Eneko Perez (Iruñea) eta Asier Burgaleta (Valentzian atxilotu baina Bartzelonan bizi den donostiarra). Oraindik ere, Anitz Eskisabel lazkaotarraren deklarazioaren inguruko daturik ez dago. Azkenik, atzo Azpeitian atxilotutako Unai Lizaso Guardia Zibilaren eskuetan jarraitzen du, inkomunikatuta.
Gaiaren inguruko berriak:
Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean (2005 Ots 11)
Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean (2005 Ots 11)
Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek (2005 Ots 11)
Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera (2005 Ots 10)
Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)
"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)
Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)
Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)
Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)