Baltsar Garzonek asteazkenetik aurrera abiatutako ETAren erakartze sarearen kontrako operazioaren barruan dagoeneko 17 lagun atxilotu dituzte Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak.
Javier Perez 31 urteko iruñearra Basaurin atxilotu zuten, bart gaueko 21:45ak aldera, Barne Ministerioak zabaldutakoaren arabera. Guardia Zibileko iturriek "El Mundo" egunkariari filtratutakoagatik, Perez agiri faltsuak zeuzkan soinean eta hatz-marken bidez identifikatu dute. Era berean, Javier Perezi ETAko kide "liberatua" izatea eta urtarrilaren 18an ETAk Areetako Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean lehertutako bonba-autoarekin zer ikusia izatea leporatu diote iturri berberek.
Ieltxu Lopez de Aberasturi 25 urtetako gasteiztarra, berriz, gaueko 23:50ean atxilotu zuten, Alacanteko Campello herrian. Aipatutako iturrien arabera, Ibon Fernandez "Susper"ri atzemandako agirietan agertzen da gazte horren izena, eta informazio lanak egitea egozten diote, tartean Deniako Port hotelean lehergailu bat jartzeko. Lopez de Aberasturi familiarekin zegoen oporretan Campellon.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko bonba-autoko lehergaia kloratita indartua zen (2005 Urt 19)
Atentatuaten ondorioz familia bat etxez aldatu behar izan dute (2005 Urt 19)
"Nabarmendu nahia" egotzi dio Gotzone Morari Getxoko alkateak (2005 Urt 19)
EAJ, PSE-EE, EB-Berdeak eta Aralarrek ere atentuaren inguruan jardun dute (2005 Urt 18)
PPren ustez "ETAk babestutako akordioei muzin-egiteko garaia da" (2005 Urt 18)
Atentatua gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute biharko (2005 Urt 18)
EAk "arbuio osoa" agertu dio atentatuari (2005 Urt 18)
Balzaren ustez ETAk "biktimak sortzeko borondatea" zeukan (2005 Urt 18)
Espainiako Gobernuak ETAren kontra "azken uneraino" borrokatuko dela esan du Luesmak (2005 Urt 18)
"Udalaren izenean desagertzeko" eskatu dio ETAri Zarraoak (2005 Urt 18)
Santiago Zabala eta Ondategi kaleen artean leherrarazi dute bonba-autoa (2005 Urt 18)
Eztanda gogorra izan omen da Negubide aldean (2005 Urt 18)