Gazte auziperatuen alde mobilizatzera deitu ditu bere kide eta jarraitzaileak EGIk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 12a, 20:01

Sei urtetan zehar Espainiako epaile eta poliziek Audientzia nazionalaren aginduz dozenaka atxiloketa, agerraldi, espetxeratze eta bestelako jarduketa egin dira, Euskal Herriko kulturaren eta euskararen alde lan egiten diten ekimen sozial desberdinak eta Euskadiko eraikuntza nazionalarekin zerikusia duten erakunde politiko guzti hauek ETArekin lotura dutela argudiatuz.

Prozesu hauen datuak hurrengoak dira:

- 220tik gora lagun auzipetuta

- Fiskalak 1.102 urteko espetxe-zigorra eskatzen du 18/98 sumarioan auzipetutako 62 lagunentzat.

- 645 urteko espetxe-zigorra eskatzen du Haika-Segi sumarioan auzipetutako 42 lagunentzat.

- 1998az geroztik sumario horiengatik jarritako fidantzen zenbatekoa 4.393.000€koa izan da.

- Dozenaka lagun izan dituzte espetxean hainbat hilabete eta urtetan. 40k espetxeak jarraitzen dute eta, horietatik, 19k laster beteko dituzte lau urte behin﷓behineko espetxealdian.

- Tortura eta tratu txar larrien salaketak egin dira hainbat atxiloketatan

- Lau hedabide itxi dituzte: Egin, Egin Irratia, Ardi Beltza eta Egunkaria.

- Hainbat erakunde itxi dituzte, elkarte politiko eta sozialak legez kanpo utzi dituzte eta beste asko susmopean jarri dituzte.

Egun batetik bestera pertsona hauek egiten zituzten ekintzak ilegal izatera pasatzen dira, eta beraien egoera ETAren laguntzaile izatera edo talde armatuko kide izatera pasatzen dira, talde armatuko kide izatearen delituaren irakurketa zabal eta interesatu bat eginez.

Eskubideen urraketa sistematikoa

Oinarrizkoak diren eskubideen urraketa sistematiko baten aurrean aurkitzen gara, Jardunbide horietan Zuzenbidezko Estatuaren funtzionamendu normalaren aldean oso larriak gertatzen diren bidegabekeriak aurkituz, hala nola:

- Auzipetuen berme juridikoak ezabatzea: fidantza ekonomiko neurrigabeak, espetxealdi prebentiboaren erabilera neurrigabea, tortura eta tratu txarren salaketa ugari eragin dituzten atxiloketak.

- Legeriaren erabilera politikoa, zehaztu gabeko delitu-tipoen ezarpen malgu eta zabalegia eginez eta froga bezala baliorik ez duten dokumentuetan oinarritutako jardunbide ideologizatuak bultzatuz.

Gorabehera horiek guztiek estrategia politiko jakin baten esanetara hartutako neurriak uzten dituzte agerian. Espainiar Estatuak euskaldun kutsua duen edozer kriminalizatzeko hartutako joeraren jarraipena.

Egoera honen aurrean, Euzko Gaztedik bere elkartasun eta babesa adierazi nahi die egoera hau jasaten dauden gazte orori.

Azkenik, Euzko Gaztedi (EGI)k, giza eskubideen defentsari amen eginez, bere kide nahiz jarraitzaile orori egoera honekiko gaitzespen eta arbuioa adierazi dezaten eskatzen die. Era berean, hurrengo hilabeteetan ospatuko diren ekintzetan parte hartzera deitzen die.


2005ko otsailak 11

Euzko Gaztedi

(Mediaberri.com webgunetik jasoa)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun