Denboraldi berrirako txirrindulariak aurkeztuko ditu bihar Ugeragak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 12a, 20:34
Txirrindularitza denboraldi berria gainean dugu eta, horren harira, kategoria ezberdinetan, bizikleta gainean arituko diren kirolariak zeintzuk diren emango du ezagutzera bihar (otsailak 13) Sopelako Ugeraga Kirol Elkarteak. Horretarako aurkezpen ekitaldia antolatu dute eguerdiko ordu batetan udaletxeko enparantzan. Hurreratu nahi duten guztientzako dago zabalik ekitaldia. Argazkian, 2004an kadete kategorian ibili diren taldeko txirrindulariak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun