Asteazkenean atxilotutako 14 kideetatik falta ziren seiak, Pagoa Zulueta (Leioa), Anitz Eskisabel (Lazkao), Anuntzi Alonso (Santurtzi), Xabier Flores (Altsasu), Mikeldi Diez (Altsasu) eta Ixone Fernandezek (Cadizen atxilotutako santurtziarra), gaur deklaratu dute Espainiako Entzutegi Nazionaleko 5. aretoko Baltasar Garzon epailearen aurrean. Seiak espetxeratzeko eskatu du fiskalak, baina oraindik ez dago epailearen erabakirik.
Tratu txarrak
Sei horietatik bik, Xabier Floresek eta Mikeldi Diezek, tratu txarrak salatu dituzte. Xabier Floresek esan du inkomunikazio aldian tratu txarrak jaso dituela, eta akusazio guztiak ukatu ditu. Diezek, berriz, tratu txarrak, mehatxuak eta presioak salatu ditu. Anitz Eskisabelek, berriz, ez dagoela deklarazioa egiteko moduan esan dio epaileari (inkomunikazio aldiko hirugarren eguna izanik, berak laugarrena aipatu du), baina epaileak forentseak aztertu duen galdetu eta baiezko erantzuna jaso ondoren aurrera jarraitu du.
Angel Alkalde
Bestalde, Portugaleteko Angel Alkalde Espainiako Kongresuan HBko diputatu, AuBko hautagai eta preso ohia atxilotu dute Madrilen Informaziorako Komisaria Nagusiko poliziek, Efe agentziak jakinarazi duenez. Alkalde Espainiako Entzutegi Nazionalaren eskaileretan zebilen atxilotu dutenean, antza, aste honetako sarekadan atxilotu baten berri eduki nahian. Eta hain zuzen ere, agentziaren arabera, operazio berean atxilotzeko agindua eman du Garzonek. Bera, Unai Lizaso, Javier Perez eta Ieltxu Lopez de Aberasturi jarraitzen dute Guardia Zibil eta Poliziaren eskuetan.
Torturaren kontrako mobilizazioa
Gertatutako eta oraindik gerta litezkeen tratu txar eta torturen aurrean, bihar "Torturaren Eguna" dela eta goizeko 12:00etarako Guggenheimen aurrean kontzentrazioa deitu duela gogoratu du Askatasunak.
Gaiaren inguruko berriak:
Bart atxilotutako lagun bat Areetako azken bonba-autoarekin lotu du Guardia Zibilak
Pagoa Zuluetak oraindik ez du deklaratu Madrilen
Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean (2005 Ots 11)
Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean (2005 Ots 11)
Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek (2005 Ots 11)
Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera (2005 Ots 10)
Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)
"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)
Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)
Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)
Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)