Ikastetxeen Gida plazaratu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 12a, 21:42

Otsailaren 14tik 25era irekita egongo da, ikastetxe publikoetan eta hitzartuetan, Haur Hezkuntza (0-5 urte), Lehen Hezkuntza (6-11 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (12-15 urte) 2005-2006 ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea. Horren harira, udalerriko Ikastetxeen Gidaren 2005eko edizioa plazaratu du Getxoko Udal Hezkuntza eta Turismo Sailak. Argitalpena eskura dago pdf formatoan hemen klik eginez.

Ikastetxe publikoetan aurkeztu behar diren beharkizunak:

- Familiaren erroldako ziurtagiria.
- Familia liburuaren fotokopia.
- Errenta aitorpenaren fotokopia.
- Eskabide-orria, era egokian beteta. Dokumentu hori hautatu den ikastetxean eskuratuko da.

Ikastetxe publikoetan ikasleak onartzeko irizpideak:

- Etxetik hurbil egotea, familia unitatearen urteko errentak eta zentroan beste anai-arreba batzuk matrikulatuta egotea.
-Zilegi da onespena zentro baten baino gehiagotan eskatzea, beti ere lehentasun-ordena ezarrita. Eskabidea lehen tokian adierazi den zentroan aurkeztuko da.
-Baldin eta eskabidea zentro baten baino gehiagotan aurkezten bada eskatzaileak galdu egiten du aukeratzeko eskubidea.
- Eskualdearen arabera ez dagozkien zentroetan matrikulatuko diren ikasleek ez dute jantoki eta garraioko ustezko diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
- Ez bada atal bateko dokumentazio bidezkotzailea aurkezten uko egiten zaio atal horri dagokion puntuazioari.

Hezkuntza ereduak:

(A) Gaztelaniaz, eta euskara beste ikasgai bat da.
(B) Irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz da.
(D) Euskaraz, eta gaztelania beste ikasgai bat da.

Mailak:

Haur Hezkuntza (H.H.), 0-5 urte.
Lehen Hezkuntza (L.H.), 6 -11 urte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (D.B.H.), 12-15 urte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (D.B.H.O.), 16 eta 17 urte.

Helbide eta telefono interesgarriak:

- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Eskuordetza. Kale nagusia, 85. Telefonoa: 94 403 10 00
- Getxoko Udala: Foruak kalea, 1. Telefonoa: 944 66 00 63
- Berritzegune Getxo. Gobelaurre parkea, 2. lonja. Telefonoa: 94 463 85 00
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun