Gainera, kontzertuan bere azken diskoa aurkeztuko da, "Bolona-Molona"; disko horretan, sei kanta jaso dira, eta, guztiak sehaska-kantak dira. Hala ere, kantautoreak ezin izan zituen horiek grabatu. Hori dela medio, beraren laguntzaile eta adiskide estuenetarikoek egitasmoaren gaineko ardura hartu zuten, eta, hain zuzen ere, Getxo Antzokian emango dute argitara.
Pier Paul Berzaitz, Iñaki Eizmendi, Niko Etxart eta Antton Valverderen ahotsek disko honetan jasotako kantuak landuko dituzte, Mikel Andueza (saxoa), Carlos Jimenez (pianoa) eta Txema Garces (baxua) hirukotearen laguntzarekin.
Gaiaren inguruko berriak:
Gazteei zuzendutako asteburua prestatu du Kantuketanek (2005 Ots 10)
Besteak beste Kepa Junkerak zabalduko du Kantuketan '05 (2005 Ots 04)
Imanol kantautorearen omenezko kontzertuak emango dio amaiera Kantuketan '05eri (2005 Urt 25)