Santa Eugeniako lurpeko aparkalekua zabalik dagoela jakinarazi du Getxoko Udalak

Itzubaltzeta / Erromon, Santa Eugeniako eskola zaharra zegoen lekuan kokatuta, 204 toki ditu aparkalekuak. Nahiz eta hasiera batean bertakoentzat bakarrik izan, orain, edozein getxoztarrak dauka lekua eskuratzeko aukera. Dagoeneko lehen solairuko toki guztiak hartuta daude eta bigarren solairuan 36 gelditzen dira okupatu gabe. Hirugarren solairuan, berriz, 74. Lur-zatien prezioa 15.025 euro ingurukoa da BEZa gabe.

Itzubaltzeta / Erromo eta Areetako aparkalekuen eskaintza hau handituko da mila plaza baino gehiago eduki arte. 286 plaza gehiago eraikiko dira Gobela kirol gune azpian eta beste 200 gehiago, Santa Ana aldeko babes ofizialeko etxebizitzen azpian. Era berean, Santa Eugeniako aparkalekuaren gainean dagoen plaza egokituko da, esleipen oinarrietan adierazten zenari jarraituz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun