Pagoa Zulueta espetxera bidali du Garzonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 13a, 14:29

Asteazkenean atxilotutako 14 kideetatik 11ren etorkizuna erabaki zuen atzo Garzon epaileak, Xabier Flores ezik guztiak espetxera bidaliz, tartean, Pagoa Zulueta 25 urtetako leioztarra. Aurretik beste hiru kalean utzi zituen libre. Era berean, eta Ibon Fernandez "Susper"ren paper emankorretan aurkitutako datuetan oinarrituta ETAren kaptazio egituraren kontrako sarekadari segida emanez, Garzonek Kizkitza Gil de San Vicente, Iker Iparragirre eta S.V. atxilotzea agindu du, baina hiru pertsona hauek ez dituzte aurkitu Estatuko Segurtasun Indarren kideek.

Atzo eta herenegun delkaratu zuten atxilotu guztietatik bakarra atera da libre Baltasar Garzon aritzen den Espainiako Entzutegi Nazionaleko 5. aretoko epaitegitik. Tratu txarrak salatu zituen Xabier Flores altsasuarra 25.000 euroko bermapean aske utzi zuen Garzonek nahiz eta fiskalak espetxeratzea eskatu. Horrela, sarekadan atxilotutako lau kide aske gelditu dira, hamar presondegira eraman dituzte, tartean Zulueta leioztarra, eta beste bost Guardia Zibil eta Espainiako Poliziaren eskuetan daude. Azken horien artean Juan Antonio Orbegozo algortarra dago. Gainera, Garzonek operazio berean Kizkitza Gil de San Vicente, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea, Iker Iparragirre azpeitiarra, eta S.V. atxilotzeko agindua eman du.

Angel Alkalde, azken berrien arabera, bere kabuz joan zen Espainiako Entzutegi nazionalera bere abokatuarekin bertan entregatzera, ETAren kaptazio egituraren kontrako operazioan bere izena agertu zela jakin zuenean. Agindua emanda zegoela, eskaileretan bertan atxilotu zuten.

Segi gazte erakunde ilegalizatuak gogor salatu ditu egunotako sarekadak. Horrela, 27 "euskal herritarren bahitze eta muntaia estatu-polizialak normaltasunez irudikatzen saiatzen dira".

Gaiaren inguruko berriak:

Juan Antonio Orbegozo atxilotu zuten atzo Algortan

Pagoa Zulueta espetxeratzeko eskatu du fiskalak bere deklarazioa entzun ostean (2005 Ots 12)

Bart atxilotutako lagun bat Areetako azken bonba-autoarekin lotu du Guardia Zibilak (2005 Ots 12)

Pagoa Zuluetak oraindik ez du deklaratu Madrilen (2005 Ots 12)

Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek (2005 Ots 11)

Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera (2005 Ots 10)

Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)

"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)

Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun