Madrilen dago dagoeneko Antonio Orbegozo Linares "Toño"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 13a, 14:46

Bere emaztearekin batera, etxe ondoan, Iturgitxi kalean, autoa hartzera zihoanean, arratsaldeko 21:00ak aldera, hiru gizonezko hurbildu zitzaizkion eta identifikatu ostean eurekin joan behar zuela esan zioten 57 urtetako Antonio Orbegozo Linares "Toño"ri. Autoaren giltzak emazteari eman zizkioten. Horrek galdetu zien ea zer gertatzen zen, eta ez zioten erantzunik eman. Orduan auto zuri bat hurbildu zen, bertan beste gizonezko bat zihoala, horra sartu eta eraman egin zuten inolako azalpenik eman gabe. Emaztea ertzain-etxera joan zen gertatutakoaz zerbait argitzeko. Bertan esan zioten gizonezko horiek Espainiako polizia nazionalak zirela, eta zegoeneko Madrilera zeramatela, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.

Komunikabideetan zabaltzen ari diren bestelako hipotesien aurrean, esan behar da poliziek ez zutela ez autoa, ez etxea ez besterik miatu, eta atxiloketak azken denborako gertaerekin loturarik ez duela pentsatzeko ematen duela horrek.

Antonio Orbegozo, Angel Alkalderen koinatua da. Angel Alkalde ere atzo bertan atxilotu zuten Madrilen, Auzitegi Nazionalaren aurrean, bere andrea azken sarekadan atxilotu zutela eta haren gora-beherak segitzeko hara joan zenean.

Antonio Orbegozo tratamendu medikua jasotzen ari da. Emaztea Bilboko epaitegietan egon da tratamendu hori eman diezaioten, baina bertan esan diote eurek ezin dutela ezer egin (!).

Bestalde, familiako abokatuek jakinarazi dutenez, baliteke bihar bertan pasatzea epailearen aurretik deklaratzeko.

Gogoratu behar da, gainera, gaur Torturaren Aurkako Eguna izanik, Toño inkomunikatu dutela eta torturak jasateko arrisku larrian dagoela.

Mobilizazioak Algortan

Gaur, otsailak 13, arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa egingo da Telletxe plazan, Toñoren atxiloketa salatu eta atxilotu guztien askatasuna aldarrikatzeko.

Bihar, otsailak 14, 20:00etan Telletxe plazan kontzentrazioa egingo da.

Atxilotuta dagoen bitartean, egunero, 20:00etan, kontzentrazioa Telletxe plazan.

Inkomunikazioa=Tortura
Torturarik ez!
Toño askatu!
Atxilotu guztiak askatu!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

Gaiaren inguruko berriak:

Pagoa Zulueta espetxera bidali du Garzonek

Juan Antonio Orbegozo atxilotu zuten atzo Algortan

Pagoa Zulueta espetxeratzeko eskatu du fiskalak bere deklarazioa entzun ostean (2005 Ots 12)

Bart atxilotutako lagun bat Areetako azken bonba-autoarekin lotu du Guardia Zibilak (2005 Ots 12)

Pagoa Zuluetak oraindik ez du deklaratu Madrilen (2005 Ots 12)

Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek (2005 Ots 11)

Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera (2005 Ots 10)

Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)

"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)

Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun