Ada aseguratzailearen autoak ez dituzte jasoko garabilariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 13a, 17:45

Hasieran hiru aseguru-etxeen kontrako greba egiteko asmoa bazuten ere, azken unean bi konpainia gehiagok negoziazioak onartu dituztenez, Ada aseguratzailearen kontrako protesta martxan jarri dute EAEko garabilari enpresek. Horrela, enpresa horrekin asegurua duten auto-gidariei ez diete zerbitzurik emango garabilariek. Bestelako aseguru-etxeekin akordioetara ailegatu dira edo azken negoziazioetan daude, eta irteera bakoitzeko 34 edo 35 euro kobratuko dituzte garabi zerbitzuaren truke. Halere, datorren urtean berriro negoziatuko dutela iragarri dute garabilariek.

Gaiaren inguruko berriak:

Kotxeak batzeari ekin diete garabilariek (2005 Ots 01)

Garabi enpresek grebari ekin diote berriro gaur (2005 Urt 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun