Otsailaren 25etik 27ra Formigalen (Huesca, Aragoi) eskiatzeko asteburuan izena emateko epea zabaldu du Gorlizko Kultur Etxeak. Asteburuan zehar hiru izarretako Nievesol hotelean ostatuta egongo dira bertara abiatutakoak, eta larunbatean eta igandean izango dute eskiatzeko nahibeste aukera. Interesatuek Gorlizko Kultur Etxean utzi behar izango dituzte izen-abizenak eta telefono zenbakia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!