Bihar deklaratuko du Antonio Orbegozo "Toño" Garzonen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 13a

ETArentzat jendea biltzea leporatzen dieten azken egunotan atxilotutako azken 5 lagunak bihar eramango dituzte Espainiako Entzutegi Nazionalera deklaratzera, Eitb24.com-ek jakinarazi duenez. Tartean, atzo Algortako Iturgitxi kalean, bere etxe ondoan harrapatutako 57 urtetako Juan Antonio Orbegozo "Toño" eta urtarrilaren 18an Areetan lehertutako bonba-autoarekin zer-ikusirik duelakoan atxilotutako Javier Perez daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun