Kalitatea Hezkuntzan saria jasoko du bihar Gobela ikastolak

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren eta Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren eskutik jasoko dute, bihar (otsailak 15), kudeaketa eta zerbitzuak aintzat hartzen dituen Kalitatea Hezkuntzan saria, Negurin lekututa dagoen Gobela ikastolako arduradunek. "Azken bi urtetan garatu den egitasmo esperimentalaren baitan aurrikusita zeuden kontu-ikuskaritza azterketa guztiak gainditu" dituzte. Gasteizko Europa Jauregian izango da ekitaldia, 19.00etan. Honek ez dauka zer ikusirik Eusko Jaurlaritzaren sare barruko D ereduko zentru honek dituen toki arazoekin. Nahiz eta eskaera handia izan, 2 urteko umeentzako ikasgela bakarra dauka.

Orain urte batzuk Gobela ikastolak gaur egun Leioako Betiko hartzen duen eraikinean zuen lekua. Banaketa egon eta orain Negurin kokaturikoa izenarekin geratu zen zentro leioztarra eraikinarekin. Gogoratu Gobela Sarean elkartean dagoela eta Betiko Partaiden, biak ere Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen barruan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun