Gizarteratze enpresetako kudeatzaileak trebatzeko ikastaroa antolatu dute Getxoko Behargintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 14a, 19:39
Datorren otsailaren 25ra arte egongo da zabalik Getxoko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako udal Zentruak-Behargintzak, REAS-Euskadiko Gizarteratze Enpresen Sarearekin elkarlanean antolatutako “Gizarteratze Enpresetako Kudeatzailea” deituriko ikastaroan izena emateko epea. Getxo Ekinean egitasmoaren barruan, Getxoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Espainiako Herri Administrazietarako Ministerioaren, Europako Gizarte Fondoaren eta udal erakundearen beraren diru-laguntzen babesarekin aurrera daraman programaren baitan kokatzen da. Ikastarioari buruzko informazio zabala emateko asmoz, hitzaldia antolatu da asteazkenean, otsailaren 16an, goizeko 10:30etan, Algortako Kultur Aretoan (Villamonte).
"Gizarteratze Enpresetako Kudeatzailea" ikastaroa, langabezian dauden lizentziatu eta diplomatuei dago bideratuta, 270 orduko iraupena du eta hiru hilabeteko lan-praktikak aurreikusten ditu. Ikasleei era honetako enpresa ekimenen gestiorako beharrezkoa den trebakuntza ematea da bere eginkizun nagusia. Parte hartzaileek gainera, beka jasotzeko aukera dute.

Izen emateko eskabide orria Behargintzaren egoitzan bertan jaso daiteke, Algortako Martin Deuna kaleko 17. atarian. Tfnoa.: 94 466 01 40. E-posta: behargintza@getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun