Aberastu zaitez! Egin zaitez bazkide!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 14a, 20:24

“Aberastu zaitez! Egin zaitez bazkide herriko euskara elkartean” lelopean jarri du abian Bizarra Lepoan Getxoko Euskara Elkarteak bazkidetza handitzeko kanpaina. Azken urte hauetan eta Soziolinguistikan lanean diharduten adituek egindako azterketa eta ikerketen ondorioz, hizkuntzen normalizazio prozesuei buruz gauza batzuk argitzen joan dira, haietako batzuk hauek izanik: hizkuntza baten osasuna neurtzeko, honen erabilera neurtu egin behar da; hizkuntza batek bere biziraupena ziurtatzeko bere hiztunen egunerokotasunean txertatua egotea lortu behar du; eta hizkuntzaren erabileran eragiteak urte askotako lan planifikatua eta koherentea eskatu egiten duela. Prozesu horretan, euskaldunok, herritarrak garen aldetik eta interes handien dugunaren heinean ezinbesteko eragileak eta motorra gara.

Jakina lan honek gizartearen babes soziala eta ekonomikoa behar du, denboran mantentzen dena, iraunkorra dena.

Honetara bideratuta dator hain zuzen ere abiarazten dugun bazkidetza kanpaina hau; izan ere bazkideak euskara elkarteen sostengua dira, soziala zein ekonomikoa.

Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen helburua honen normalizazio soziolinguistikoari begira euskararen erabileran eragitea da, horretarako tokian tokiko euskaldunon bilgune izateaz gain, euskararekiko motibazioa eta haren erabilera sustatzeko beharrezkoak diren ekimenak antolatzea izaten da gure jarduera.

Gaur egun honako egitasmoak ditugu martxan:

- Bapiruke: haurren aisialdian eragiteko helburuarekin.
- Gazte Saltsa: gazteei zuzenduriko ekintzak (tailer, kirola...).
- Gehi: Getxo euskalduntzeko hitzarmena.
- Irakurzaleen txokoa: euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatzeko.

Hauetan parte hartu nahi baduzu, bai era aktiboan ideiak emanez edo ekintzetan lagunduz, edo ekonomikoki gure ateak zabal-zabalik dituzu.

Jarri gurekin harremanetan:

Karitate kalea 1, 10. bulegoa
48991-Algorta (Getxo)
Telefonoa: 944 914 357
E-posta: bizarralepoan@euskalnet.net


Gaiaren inguruko berriak:

Euskara elkarteetan parte hartzeko kanpaina abiatu dute hamairu taldek
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun