Aurten 350.000 pertsona inguru hulbildu dira Fiturera, hauen artean adituak eta profesionalak ez direnak, kazetari eta erakusketari izan direlarik. Datuak hor daude, 800 erakusketari inguru 160.000 metro karratuetan banaturik. Gaur egun, Fitur dugu, mundu mailan, nazioarteko bigarren turismo azokarik garrantzitsuena, Bizkaia Euskal Kostaldea erakundeko arduradunen hitzetan, "Bizkaiko kostaldeko erakusleiho izan da Fitur 2005".
Emaitzak eta bisitak kontutan izanik, aipatu erakudea osatzen duten Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Bizkaiko beste bost udalerrietara 2004an baino turista gehiago hurbiltzea espero dute.
Gaiaren inguruko berriak:
Bizkaia Euskal Kostaldeak bere webgunea berritu du (2005 Ots 13)
Urtarrilaren 26tik 30era bitartean, Madrilen ospatu zen Nazioarteko Turismo Azokan izandako partaidetza "ezin hobetzat" jo du Bizkaia Euskal Kostaldea erakunde turistikoak. Erakundearen sustapenerako eskuorri berria eta