Antonio Orbegozo aske utzi du Garzonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 14a, 22:52

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. aretoko epaileak, larunbat iluntzean, Espainaiko Poliziak Algortan atxilotutako Jose Antonio Orbegozo baldintzapean aske uztea erabaki du, arratsaldeko lehen orduetan. Basaurin ostiralean atzeman eta urtarrilean ETAk Areetan lehertutako bonba-autoarekin zer ikusia izatea leporatzen dioten Javier Perez iruñearra oraindik inkomunikatua jarraitzen duela adierazi dute hainbat hedabidek. Ordu bi t'erdiak aldera Euskal Herrirako bidean zegoen Orbegozo.

Beste alde batetik, Anjel Alkalde espetxeratzeko agindua eman du Garzonek. ETAko kide bati babes ematea leporatzen dio. Ostiral eguerdian Espainiako Poliziak Azpeitian atxilotu zuen Unai Lizaso, berriz, baldintzapean aske utzi du Garzonek. Epaileak ez du diru bermerik eskatu Lizaso aske lagatzearen truke, baina aldian-aldian bere burua aurkezteko baldintza ezarri dio. Azkenik, Xabier Perez bezala, inkomunikatuta jarraitzen du Ieltxu Lopez Aberasturik.

Mobilizazioak

Asteburuan zehar hainbat izan dira asteazkenean Garzonek abiatutako polizi operazioan atxilotutakoen askatasuna eskatzeko herrietan egin diren mobilizazioak. Besteak beste, Jose Antonio Orbegozo atxilotu eta ordu gutxitara, ehun bat lagunek parte hartu zuten, goizaldeko ordu batetan, Algortako Sarrikobaso kaletik abiatutako manifestazioan, inauteri ez ofizialak ospatzen ari zirela. Hainbat lekuko jakinarazi duenez, horren ostean, zaramontziak gurutzatu zituzten Algortako Etorbidea, Amesti eta Telletxe kaleetan zehar, txanodun talde batek. Nahiz eta Ertzaintzaren furgoneta bat handik igaro, polizia autonomikoak ez zuen eskua sartu. Hainbat bide seinale ere apurtu zituzten istiluetan aritu zirenek. Hala ere, UKBERRIk ez du daturik izan bi gertaerak elkar lotzeko.

Bestalde, atzo elkarretaratzea egin zen Algortako Telletxe plazan. Bertan, 40 bat lagun aldarrikatu zuten atxilotutakoen askatasuna.

Garzonek Alkalde espetxeratzeko agindua eman du; Lizaso eta Orbegozo baldintzapean aske geratu dira (Berria)

Angel Alkalde espetxeratzeko agindua eman du Garzonek; Lizaso eta Orbegozo aske utzi ditu (Eitb24.com)


Gaiaren inguruko berriak:

Bihar deklaratuko du Antonio Orbegozo "Toño" Garzonen aurrean (2005 Ots 13)

Madrilen dago dagoeneko Antonio Orbegozo Linares "Toño" (2005 Ots 13)

Pagoa Zulueta espetxera bidali du Garzonek (2005 Ots 13)

Juan Antonio Orbegozo atxilotu zuten atzo Algortan (2005 Ots 13)

Pagoa Zulueta espetxeratzeko eskatu du fiskalak bere deklarazioa entzun ostean (2005 Ots 12)

Bart atxilotutako lagun bat Areetako azken bonba-autoarekin lotu du Guardia Zibilak (2005 Ots 12)

Pagoa Zuluetak oraindik ez du deklaratu Madrilen (2005 Ots 12)

Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek (2005 Ots 11)

Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera (2005 Ots 10)

Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)

"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)

Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun