Euskaltegi homologatuek finantzabiderako akordioa hilaren 18rako sinatzea eskatu diote Kultura Sailari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 15a, 13:28

Euskaltegi pribatu homologatuek otsailaren 18rako 2004-2005 ikasturtearen finantzabiderako akordioa sinatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Euskaltegiek Miren Azkaratek zuzentzen duen Sailaren erantzunaren zain segitzen dutela eta egoera hau luzatuz gero egunekoari erantzun ezinean aurkituko direla ohartarazi dute. AEK, Batuz, Bai&By, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa, Elkarlan Euskaltegiak, Gernika 21 Euskaltegiak, Gotzon Garitaonaindia, IKA, Labayru, Maizpide eta Ulialde daude euskaltegi pribatu homologatuen artean. Uribe Kostari dagokionez, bost euskaltegi ditu AEKk: Lauaxeta (Algorta), Gorliz, Lamia (Leioa), Jentilbaso (Plentzia) eta Nikola (Sopela). Bai & Bayk, berriz, zentroa du Algortan.

Euskaltegietako ordezkariek azaldu dutenez, 2004-2005 ikasturteak aurrera egin ahala, egoera "gero eta zailagoa da". Izan ere, "euskaltegiek aurtengo ikasturtean iazkoan baino dexente diru gutxiago jaso dute diru-laguntzetan", gaineratu dute.

Otsailaren 1ean, 750 irakaslek kexa gutuna helarazi zioten Kultura sailburua den Miren Azkarateri. Bertan, besteak beste, sektore honek behar duen behin betiko konponbidea eskatu zioten, helduen euskalduntezaren etorkizuna behingoz izan dadin.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskaltegi pribatuek diote Jaurlaritzak ez duela "konpromisorik" hartu nahi (2005 Urt 26)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun