Hurrengo orduetan deklaratuko du Areetako azken bonba-autoarekin lotzen duten Javier Perezek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 15a, 14:02
Baltasar Garzonek joan den asteazkenean abian jarritako ETAren aurkako operazioaren barruan, ostiralean Basaurin atxilotu zuten Javier Perez Aldunate iruñearra Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute datozen orduotan epailearen aurrean deklaratzeko. Hasiera hasieratik urtarrilean ETAk Areetan lehertutako bonba-autoarekin zer ikusia izatea leporazen diote. Guardia Zibilaren arabera, laster egin nahi zuen atentatua eta, besteak beste, PSE-EEko eta PPko kideak zituen helburu.
Guardia zibilaren esanetan, Perez atxilotu ostean Basauriko etxebizitza batean mira teleskopikodun fusila, pistola, tenporizadoreak eta detonagailuak aurkitu zituzten, besteak beste. Iturri horien arabera, atxilotuak komando bat osatu nahi zuen PSE-EEko, PPko eta Espainiako Segurtasun Indarren kideen aurka atentatuak egiteko.

ETArekin zerikusia dutelakoan azken egunotan atxilotu dituzten lagunetatik Ieltxu Lopez de Aberasturik eta Javier Perez ez dute oraingoz deklaratu, 11 kartzelara bidali ditu epaileak (Leioako Pagoa Zulueta tartean), eta beste sei aske utzi dituzte (Algortan atzemandako Antonio Orbegozo besteak beste).

Gaiaren inguruko berriak:

Antonio Orbegozo aske utzi du Garzonek (2005 Ots 14)

Bihar deklaratuko du Antonio Orbegozo "Toño" Garzonen aurrean (2005 Ots 13)

Madrilen dago dagoeneko Antonio Orbegozo Linares "Toño" (2005 Ots 13)

Pagoa Zulueta espetxera bidali du Garzonek (2005 Ots 13)

Juan Antonio Orbegozo atxilotu zuten atzo Algortan (2005 Ots 13)

Pagoa Zulueta espetxeratzeko eskatu du fiskalak bere deklarazioa entzun ostean (2005 Ots 12)

Bart atxilotutako lagun bat Areetako azken bonba-autoarekin lotu du Guardia Zibilak (2005 Ots 12)

Pagoa Zuluetak oraindik ez du deklaratu Madrilen (2005 Ots 12)

Pagoa Zulueta bihar pasatuko da Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean (2005 Ots 11)

Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek (2005 Ots 11)

Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera (2005 Ots 10)

Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)

"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)

Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun