Antzolatzaileek iragarri dutenez, Herri ekimenaren izenean Alfonso Sastre izango da hizlaria, Leioako campusean. Hala ere azken ordura arte ezin izango da bere partzea konfirmatu. IAtik, berriz, Garder Gonzalezek hartuko du hitza.
Itzubaltzeta / Erromo eta Areetako Ezetzaren Aldeko Giza Plataformari dagokionez, esan behar da talde anitzek osatzen dutela: Aralar, Askatasuna, Batasuna, EHE, ELA, ESK, Gazte Abertzaleak, Getxo Bizia, Ikasle Abertzaleak, Itzubaltzeta Gaztetxea, Itzubaltzetako Gazte Asanblada, LAB, POSI, Segi eta Zutik erakundeek, hurrenez hurren.
Aurreko egunetan ere hainbat ekimen
Hala ere, hurrengo egunekoak ez dira, ezetzaren alde, Uribe Kostan antolatutako ekitaldi bakarrak. Besteak beste, atzo goizean, 9:30ak aldera, informazioa banatzeko mahaia jarri zuten Erandion ELAkoek. Ondoren, auto karabana egin zuten eta, azkenik, 12:00etan elkarretaratzea bertoko udaletxe aurrean. Algortako Aldai Kulturgunean, berriz, hitzaldia eman zuten, iluntzeko 20:00ak aldera, Ezetzaren Aldeko Ekimenekoek.
Gaiaren inguruko berriak:
Europako Itun Konstituzionalaren aurrean ezetza eskatu du ELAk (2005 Ots 09)
Europako Konstituzioari buruzko hitzaldia izango da etzi Itzubaltzetan (2005 Ots 07)
Sopelako udal webguneak europar konstituzioari buruz erdarazko informazioa eskura jarri du (2005 Ots 04)
Europako Konstituzioaren aurkako plataforma sortu da Itzubaltzetan (2005 Urt 11)