EHUko Kazetaritza Sailak antolatutako "DATA 2005" Jardunaldiaren barruan, Alvaro Ramirez-Ospina, Norvegiako Bergen-go Unibertsitateko irakasleak "Las ventajas de hacerse bitacorista" hitzaldia emango du bihar, gaur egun Interneten bitakora edo weblog-ek hartu duten gorako garrantzia azaltzeko asmoz. Bergengo adituaren hizketaldia goizeko 9:15ean izango da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen gradu-aretoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!