Gazteen aurkako epaiketak salatzeko itxialdia egingo dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 15a, 19:59
Leioako EHUko campusean mobilizazio, itxialdi eta bestelako ekimenetan parte hartzeko eta "euskal gazteriaren aurkako kriminalizazioa" salatzeko deialdia luzatu die ikasleei Segik. Gaztesarea.net webguneak jakinarazi duenez, egunotan, eguerdiro burutuko diren kontzentrazio eta giza-kateetara batzeko deialdia luzatu du gazte erakundeak, bai eta bihar, asteazkena, 18:00etatik aurrera Kafetegi Nagusian burutuko den itxialdian parte hartzeko ere. Bien bitartean, eskubide zibil eta politikoen defentsan kaleratutako manifestuaren atxikimendu bilketak ere jarraitzen du bertako ikasle eta irakasleen artean. (Argazkian, epaiketaren lehenengo eguna)
Atzo hamarnaka ikaslek burututako asanblada eta kontzentrazioaren harira, egun hauetan Madrilen "euskal gazteria osoa epaitzeko" burutzen ari den prozesua "fartsa" salatzeko ekimen eta mobilizazioekin jarraitzen dute Leioako ikasleek.

(Azgazkia, Gaztesarea.net)

Gaiaren inguruko berriak:

Arazo handiak sortu dira itzultzailearekin Haika eta Segiko kideen epaiketan

Oraindik ez du deklaratu Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 14)

Elkartasuna adierazi diete Getxoko udaletxe aurrean Haika eta Segiko auziperatuei (2005 Ots 11)

Jarrai-Haika-Segi epaiketa hasi egin da (2005 Ots 11)

Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak (2005 Ots 11)

Ertzaintzak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra Areetan egindako kanpaldia desalojatu du (2005 Ots 11)

Segik protestaldiak burutu zituen atzo PSE-EEren egoitzen aurrean (2005 Ots 09)

Eskualdeko kontzentrazioa antolatu du ostiralerako 18/98+ ekimenak (2005 Ots 08)

Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak (2005 Ots 08)

Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa (2005 Ots 07)

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa (2005 Ots 07)

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun