Telefono deiak eta asteburuko bisita kendu dizkiote Anjel Figueroa preso algortarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 15a

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) espetxeetan abian jarritako itxialdiko bosgarren txanda hastearekin batera, Cordoban eta Soto del Realen dauden euskal preso politikoak "zigortu" dituzte, Garak jakinarazi duenez, atzo bertan hasi zuten "txapeo" protestaldiari erantzunez. Andaluzia aldean, ezingo dute telefonorik erabili eta asteburuko bisita ere ukatu diete. Bertan dago Anjel Figueroa algortarra. Madrilen, berriz, joan den igandean bazkaririk gabe utzi zituzten 11. moduluan dauden emakumezkoak. Ziegako atea ez zieten ireki eta ondorioz jakirik gabe geratu ziren. Algortarra ere den Galder Bilbao "Txapi" dago preso Soton, baina oraingoz gizonezkoen aurkako neurririk ez dute hartu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun