Batasunaren ustez, hori, "Espainiako Estatu totalitarioaren erakusle da; jazarpen politiko eta ideologikoaren adierazgarri handiena". Ezker abertzaleko ordezkarien arabera, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok "gidoia zehaztu nahi du, zelatatuz, jazarriz, legez kanporatuz eta datorren hauteskunde hitzorduko giroa arnasik hartu ezinezkoa bilakatuz".
(Argazkia, Indymedia-Bartzelona)
Gaiaren inguruko berriak:
Batasunaren zerrendetan aurkez daitezkeen 1.500 pertsona identifikatu ditu Gobernu espainiarrak (Eitb24.com)
Guardia Zibila eta espioitza zerbitzuak "hauteskundeetara aurkez daitezkeen" 1.500 euskal herritar zelatatzen ari dira (Gara)
Balizko hautagaien kontrola "jazarpen politikoaren eta ideologikoaren" adierazpena dela dio Batasunak (Berria)
            
         "El Pais" egunkariak gaur plazaratu duenez, Justizia Ministerioak uste du errazegia izango litzatekeela Otegi, Goirizelaia eta Peña buru diren zerrenden kontra egitea, beraz, Batasunak beste bide batzuk aztertzen ari dela uste du. EAEko hauteskundeetara aurkezteko Batasunak egindako iragarpenaren ondoren, Madrilgo egunkariak argitaratu du CNI Espainiako Inteligentzia Zentroak eta Guardia Zibilak Batasunaren zerrendetan aurkez daitezkeen 1.500 pertsona identifikatu dituztela, "zerrenda alternatiboa" aurkez dezaketelakoan.