Goizaldean agertutako pintadak gogor gaitzetsi ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 15a, 22:59

Pintadez beteta agertu dira gaur goizean Sopelako udaletxeko hormak. Udal prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, aslehen eta astearte bitarteko gauan egin omen dituzte. Bertan, "PNV traidor" (EAJ saltzaile), "Gora ETA", "PSOE hiltzaile, PNV laguntzaile" eta Ertzaintzaren aurkako hainbat lelo irakur zitezkeen. Sopelako Udalak idatzia kaleratu du horiek gogor gaitzetsiz. UKBERRIk jaso eta euskarara itzuli du testua osorik, erdera hutsean baitzegoen (baita udal webgunean ere).

Udalerrian agertutako pintada faxisten aurrean editoriala:

Berriro ere pintada eta mehatxuen biktima izan da Sopela. Besteak beste, hauek esaten dituzte:

Faxismoa...

Euskal Herriko azken hamarkadetako historiarekin loturiko hitz hori aipatzerakoan, haiek beraiek ez diren zeintzuei ez zaiei buruari etortzen euren irudia?

...iruzurra...

Komeni zaienean "demokraziaren" jokoan sartu, baina baldintzak aldekoak direnean (gaua aprobetxatuz), aurpegirik antidemokratiko eta koldarrena azaleratzen duten horien iruzur handiagorik ez dago.

...zipaioak...

Baina... zeintzuk baino beraiek ETAren zipaioak?

...epaiketa bidegabeak...

Eurek txaloka adoretzen duten ("Gora ETA militarra") erakundeak burutzen dituen "epaiketa sumarisimoak" bidezkoagoak al dira? Horiek bai bahitu, estortsioa egin, torturatu eta erahil egiten dutela, ala ez?

...eta mehatxu egiten dute...

“Kontuz, ez bizi hain lasai, ordainduko duzue”
Etengabeko mehatxu horiek, ez al dute aurretik adierazitakoa baieztatzen?

Eurak baino ez dira faxista, iruzurti eta zipaioak, eta segur aski, horiek babesten dituzten gehienek euren jarrera gaitzesteko adorerik ere ez daukate.

Bitartean, iruzur eta mehatxu guztien aurka jarraituko dugu eta Sopela bakean eta herritarren arteko elkarbizitza demokratikoaren alde.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun