EAJren Euskararen Normalizazio Plana aurkeztu zen atzo Sabin Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 16a, 13:31

Josune Ariztondo EAJren idazkari orokorrak, Karmele Aurtenetxe Sabin Etxeko euskara arduradunak eta Jose Luis Garai Bizkai Buru Batzarreko idazkariak EAJren Euskararen Barne Normalizazio Plana aurkeztu zuten atzo goizean Sabin Etxean. Josune Ariztondok adierazitakoaren arabera "EAJ-PNVk Euskal Barne Batzordea eratu nahi du euskararen erabilera Alderdiko lankideen artean bultzatzeko. Aspaldiko erronka dugu hau. Momentuz euskalduntze eta alfabetatze kurtsoekin hasi gara, baina etorkizunean EAJren egoitza guztietako materialak euskaraz ikusi nahi ditugu". (Irudian, kanpainaren logotipoa).

Karmele Aurtenetxe Sabin Etxeko arduradunaren ustez "kanpaina honekin lankide guztien sentsibilizazioaren bila gabiltza; Sabin Etxean eta ahal izatekotan Euzko Alderdi Jeltzale osoan euskararen normalizazio lortu nahi dugu. Horretarako, lankide guztien parte hartzea eskatzen dugu. Gainera, Batzordearen eraketarekin euskararen erabilera sustatzeko ekintzak antolatuko dira".

EAJ
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun