Aralar 18/98+ plataformak deitu duen ekitaldian izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 16a, 18:51
Aralar alderdi politikoak Kursaalen larunbatean 18/98+ plataformak deitu duen ekitaldian parte hartuko duela iragarri du. Mikel Basabek eta Xabier Sarasuak emandako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, "Auzitegi Nazionalean izango den makrojuizioa epaiketa despertsonalizatua dela salatu nahi du Aralarrek. Han epaituko direnak ez dira pertsonen jokabideak izango, han kolektiboen jarrera ideologikoak epaituko dira".
Auzitegi Nazionalaren izaera ere salatu dure Aralarreko ordezkariak. "Auzitegi bereziak ez datoz justiziaren funtzionamendu arruntarekin bat: auzitegi horiek bertan behera utzi beharra dago, are gehiago bakegintzarako bidea ibili gura bada. Gainera, herri honetan normalizazioa lortzen denean, auzi guztiak berrikusi egin beharko dira, ezarri diren zigorrak altxatu beharra izango baita".

"Hori dela eta" esan du Basabek, "Aralarrek erantzukizunez jokatzeko eskatzen dio Espainiako gobernuari eta PSOEri: gatazka konpontzeko urratsak eman gura badituzte, oraintxe dute borondate hori erakusteko aukera. Keinuak inoiz baino beharrezkoagoak diren honetan, giza eskubideen errespetutik jardunez herri honen etorkizunaren alde egitea eskatzen diogu gobernuari".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun