"Herrien kartzelarik ez!" izenburupean, Algortako Galder Bilbao "Txapi" eta gainontzeko euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko bertso saioa egingo dute ostegun honetan, Bilboko Iturribide kalean dagoen Espuela edaritegian. Atxilotu aurretik bertan lan egiten zuen Uribe Kostako auzotarrak. Gainera, denbora luzean ibili zen Algortako Bertsolari Eskolan (ALBE) eta oraindik ere bertso sorta ederrak bidaltzen ditu Soto del Real espetxetik. Hain zuzen ere, kantuan arituko diren artean, algortarra ere del Fredi Paya egongo da, Arkaitz Estiballes galdakoztarrak eta Oihana Bartra bilbotarrak lagunduta, 21:30etik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!