Kyotoko protokoloa indarrean jarri dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 16a, 15:00

2004ko azaroaren 18an, 90 eguneko epea abiatu zen Kyotoko Protokoloa indarrean jartzeko bidean, egun hartan jaso baitzuen Errusiar Federazioaren onespena NBEko Idazkari Nagusiak. Beraz, protokoloa juridikoki betebeharrekoa izango da izenpetu duten 127 estatuentzako, otsailaren 16tik aurrera (gaur). Kyotoko Protokoak, gasen isurketetak murrizketak ezartzen dizkie 30 estatu industrializaturi 2008-2012 urteen artean. Lortu nahi dena da, 1990erako %5,2 murriztea isurketa globala. (Argazkian, GAeko kideak euren ausnarketa aurkezten)

Protokoloa izenpetu duten estatu batzuek, Espainia, Portugal edo Eire, kasuak kasu, aipatu helburutik oso urrun dira oraindik. Bestetik, Australia edo AEBetako gobernuak, ez dute hori izenpetzeko inolako borondaterik, nahiz eta estatu industrializatuek isurtzen dituzten Negutegi Efektua sortzen duten Gasen (NEG) herena baino gehiago beraiena izan.

Bushen gobernuak ez du jaramonik egiten mundu osoak egiten dion aldarrikapenari, energia sektoreko multinazionalak babesturik. Klima aldaketak sortzen dituen kalteak eta gaixotasunak ikaragarriak dita eta herri txiroenek pairatu egiten dituzte.

California, Connecticut, Iowa, New Jersey, Rhode Island, Vermont eta Wisconsin estatuek, eta New York hiriak hartu duten bideari jarraitzera deitzen dugu. Urrats garrantzitsua eman baitute, entrepresa elektriko nagusienak auzitegietara bidaliz, NEGen isurketen erantzule handienak direlako, erabaki hau zabal bedi AEBetatik, Etxe Zuriko zuzendariaren nahiei muzin eginez. Beharrezkoa da NEGen isurketak geditzea. Ez da posible, 1990etik gaur arte Kyotoko Protokoloa ia garatu ezinezko egoerara heldu da (1990ean 13.728 miloi tona CO2 isuri ziren).

Datu errealik ez Espainian

Espainiar estatuan ez dira datu errealak ezagutzen, ez behintzat Protokoloak ezarritakoari jarraituz kalkulatu direnak, IPCC izeneko metodologiaz. Baina 2003rako jada estatuari zegokionaren kopurutik 30 puntu gorago zeuden beldur gara. %15a ezarri zion Espainiari Protokoloak.

Gazte Abertzaleak erakundetik, estatu espainarrari exijitzen diogu politika argi eta garden bat garatzea, eta irizpideen baterakuntza ahalbidetzea NEGak kalkulatzeko. Izan ere, PPren garaian ez zen behar zen bezala egin eta, egun, "talante“ berri horrekin ere ez da emaitza praktikorik jaso, Aldaketa Klimatikoari aurre egingo liokeen benetako politika egokia garatzeko.

"Plan Nacional de Asignaciones" delakoa, partziala da argi eta garbi, isurketen %50 bakarrik hartzen dituelako kontuan. PSOEk 2005-2007 urte bitarterako egindako plan hanek bitartez itxurak baino ez dira egiten ari, estuasunetik irteteko. Izan ere, CEOEk gidatzen dituen enterpresa handiak ez ditu mugiaraziko, eta batek daki Confebaskek gidatzen dituenak ere lasai uzteko den.

Samingarriagoa da sektore industrial bakar batzuk baino ez dituztela kontuan hartu, industria kimikoa "ahaztuz“ eta oinarrizkoak diren garraio eta etxebizitza arloan ematen diren arazoei erantzunik eman gabe.

Subirotasuna exijitzen dugu arazoa konpontzeko

Gazte Abertzaleak erakundetik uste dugu ekin beharreko neurriak konpetentzia maila guztietan eman behar direla, arazoaren izaera globalagatik, agenda politikoan lehentasuna delako; eta ingurugiro esparruari soilik eragiten ez dionez (baita ekonomikoari eta sozialari ere) arazoaren konponbidea oso biurria dela jakin dakigulako. Eman beharreko neurriak beraz maila konpetentzial guztiak hartu behar ditu, baita gizarteko (gure kasuan, euskal gizarteko) sektore guztiak ere. Horregatik exijitzen dugu gure subirotasuna.

Gazte Abertzaleak erakundetik ulertzen dugu, estatu espainiarrean dioten "Plan de Accion 2004-2007" hori jorratu behar dela. Bertan CO2a ekoizten duten sektore guztiei, eta bereziki garraio sektoreari zuzenduriko neurriak jaso beharko lirateke.

Eta egingo ez balute, utz diezaietela Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzen. Estatuan garapen jasangarria kontutan hartzen duen Ingurugiro Estrategia bakarra bete dadin neurriak hartzeko prest baitago EAEko gobernua.

Gazte Abertzaleak erakundetik, itxaropentsu gaude jakinik otsailak 16tik aurrera Kyotoko Protokoloa indarrean jarriko delako. Baina, era berean, adi gaude garapen politika ororen aurrean, jasangarritasuna kontuan hartzen ote den aztertuz, bai maila nazionalean (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Foru Gobernua, eta Ipar Euskal Herria), baita nazioarte mailan ere.

Gazte Abertzaleak (GA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun