Eguerdiko hamabietan, behin irakasle eta zenbait irakasleren sinadurak bilduta, unibertsitateko sarreran bertan komunikatua irakurri dugu Presoen Aldeko Taldeko kideok. Berton, sinadura kanpainaren martxa ona aipatzen dugun arren, presoen eskubideen defentsan borrokan segitzeko hautua egiten dugu. Horregatik, oraindik sinatu ez duen jendeak sinatzeko aukera izan dezan, hurrengo asteetan Bizkaiko unibertsitateetan mahaiak jarriko ditugu.
Komunikatua:
Presoen Aldeko Taldeok (PAT) azaroan burutu genuen prentsaurrekoan aditzera eman genuen bezala, Euskal Preso Politikoen egoeraz jabetuta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak abian jarritako sinadura bilketarekin bat egin eta Bizkaiko unibertsitate desberdinetan (Leioa, Deustu, Sarriko, La Casilla eta San Mames), Euskal Preso Politikoen Euskal Herriratzearen aldeko sinadurak biltzeri ekin genion.
Orain arteko balantzea, hiru hilabetekoa alegia, oso positiboa izan da. Besteak beste, 2500 sinaduratik gora bildu ditugu eta irakasle eta langile askoren babesa jaso dugu.
Hala ere, oraindik ere presoen eskubideen defentsan lan handia geratzen zaigu egiteko. Izan ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezarritako espetxe politika berezituak aurrera darrai: sakabanaketa, isolamendua, jipoiak, bizi arteko espetxe zigorra...
Presoen deuseztapena bilatzen duen espetxe politika berezitu honek, ordea, ez du itzali Kolektiboaren antolatzeko gaitasuna eta Euskal Herriko gainontzeko eragileekin batera eragile izateko nahia. Areago, bizi dugun egoera politiko honetan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere ekarpen politikoa egin nahi eta borrokaldi iraunkorra abiatu du dagozkien oinarrizko eskubide eta eskubide politikoak errespetatuak izan daitezen. Euskal Preso Politikoek Euskal Herriratuak izan beharko dute dagozkien eskubideak onartuak izan eta Euskal Herriko askapen preozesuan eragile izateko.
Hau horrela, Bizkaiko unibertsitateetako Presoen Aldeko Taldeok (PAT) sinadurak biltzeko mahaiak jarriko ditugu astero presoen borrokaldiak dirauen bitartean. Hitzetatik haratago denok zerbait eman behar dugulako... sinatu!!
Euskal Presoak Euskal Herrira orain!
Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
http://www.pat-eh.org
e-posta:pat@pat-eh.org