Etxebizitza bakoitzeko hiru hilabeteko tasa bi urtetan 12,85 koa izatetik 29,93 eurokoa izatera pasako litzateke. Lokal komertzialetan proportzio bereko igoera ezarri nahi dute eta tabernak zein janari dendak are igoera handiagoa pairatzen ari dira. Gizarte sektore langileak eta diru sarrera arruntagoak ditugunak kaltetzen gaitu eta hiriguneetako dendari eta merkatari txikientzat enegarren zama jasanezina da.
Azkenik gogorarazi nahi dugu Getxo Biziak prestaturiko erreklamazio eredua gure egoitzan Algortako Torrene kalean, Erromoko Branka herriko tabernan eta gure web orrian www.getxobizia.org jaso daitekeela.
Gaiaren inguruko berriak:
Zarama tasa: %86ko igoera. Eroturik al daude? (2005 Urt 28)
Getxo Biziaren eskaerak berriro ere zakarrontzian (2004 Aza 26)