Halaber, Supersur bezala ezagunagoa den Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea egiteko lanak "aurreratzeko" eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari Antonio Basagoiti PPko lurraldeko presidenteak, "2020ra arte irtenbiderik ez delako egongo, zirkulazio-kolapsoaren aurrean". Izan ere, urte horretarako dago aurrikusita saihesbidearen bigarren zatiko lanak amaitzea.
Ildo horretan, Bilbo Handia eta Leioako campusa lotzen dituen garraio publikoko sistema "zaharkituta" dagoela salatu du Basagoitik. "Orain 30 urte zegoenaren berbera da. Nola liteke Santutxutik Leioara doan ikasle batek Gazteiztik datorrena bezain beste denbora ematea?", deitoratu zuen.
Bilbo Handia eta Leioako