Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 17a, 12:58

Jarrai-Haika-Segi auzia dela eta astelehenean bertan bera gelditu arren (epaileak berberak dira), Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta beste 8 gazte bizkaitarren kontrako epaiketa aste honetan has zitekeela argi eta garbi adierazi zuten familiarrek, eta horrela izan da. 18/01 sumarioaren etenaldia aprobetxatuz, atzo bertan abiatu zen horien aurkako prozesua, 1999ko Gabon Zaharrean, Guardia Zibilak Galdakaon duen kuartela koktelez erasotu izana leporatuta. Hargatik, aikoitzarentzat 22 urteko zigorra eskatzen fiskalak, 242 guztira. Atzo hasi zen epaiketan, baina, akusatu guztiek ukatu zuten ekintza hartan parte hartu zutenik eta guztiek azaldu zuten egun hartan Galdakaotik kanpo zirela. Akusatuek, zazpi guardia zibilek eta bi ertzainek deklaratu ondoren, epaileak asteartera arte (otsailak 22) atzeratu zuen saioa.

Gazteek Arkauten egindako deklarazioak dira akusazioen oinarri. Gazteek atzo azaldu zutenez, baina, ertzainen eskuetan jasotako tratu txarren ondorioz egin zituzten beren buruak zein beste batzuenak kulpatzen zituzten deklarazioak. Asier Arriola bilbotarra da aske dagoen akusatu bakarra. Honekin batera, Algortako Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi; Galdakaoko Jon Krespo, Gorka Lupiañez, Xabier Arriluzea, Ugaitz Perez, Iker Lima eta Andoni Beroiz eta Durangoko Iurdan Martitegi dira epaitzen adi diren gazteak.

Epaiketa hau 2004ko azaroaren hasieran egitekoa zen, baina atzeratu egin zen otsailaren 14ra abokatu bat gaixorik zegoelako.

Gaiaren inguruko berriak:

Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)

Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)

Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)

Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2005 Aza 18)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun