Behatokiak Itunaren gabezien berri eman du Bruselan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 17a, 14:20

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Europako Itunak hizkuntz eskubideen alorrean dituen gabezien berri eman zuen atzo (otsailak 16) Europako Parlamentuan. Behatokiko zuzendari Paul Bilbao algortarrak Itunari buruz prestatutako txostena (pdf) azaldu zien Katalunia, Irlanda, Gales eta Letoniako eurodiputatuei. Itunak hizkuntz eskubide kontzeptua ez duela jasotzen azpimarratu zuen. Halaber, horrek Europako herritarren artean diskriminazioa ekar dezakeela ohartarazi zuen Bilbaok. Behatokiko zuzendariaren iritziz, "ezinbestekoa izango da hizkuntz komunitate gutxituek elkarlanari eustea; Europako hizkuntzen bi herenak ezin baitira bat-batean desagerrarazi".

Gaiaren inguruko berriak:

Behatokiak Bruselan azaldu ditu itunak hizkuntzari buruz dituen gabeziak (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun