Herrietan Korrika prestatzen laguntzeko aukera badago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 17a, 15:58

Korrika 14 martxoaren 19an helduko da gureganaino, Uribe Kostara. Hori dela eta, berau hobeto sustatzeko eta era egokian antolatzeko asmoz, herrietan Korrika 14 batzordeak eratzeko deia egiten ari da AEK, berorren inguruan parte hartu eta lagundu nahi duten elkarte zein gizabanako guztiak (zeuk ere bai, jakina) biltzeko. Zer esanik ez, denen presentzia ongi etorria izango dela adierazi dute, eta zenbat eta gehiago izan, orduan eta arrakastatsuago suertatuko da aurtengo Korrika.

Besteak beste, Itzubaltzeta / Erromo eta Gorlizen herenegun izan ziren lehenengo bilerak eta Plentzian atzo berton. Oraindik, ez dago zehaztuta hurrengoak noiz izango diren. Leioan, berriz, otsailaren 17an, gaurkoan, elkartuko da bertoko Korrika Batzordea, 19:30ean, Lamia AEK euskaltegian. Barrika eta Lemoizen AEK bera arduratuko da sortzen diren zereginez. Bestela ere, lagundu nahi duen guztiak horretarako aukera badaukala adierazi dute Gorlizko euskaltegitik (94 677 36 46)

Gainontzeko Uribe Kostako herrietan hauek dira Korrika batzordeetako lehendabiziko batzarretarako hitzorduak:

- Erandio: Otsailaren 21ean (astelehena), 20:30ean, Berbots euskara elkarteko lokalean (Bekoa ikastetxea).

- Algorta: Otsailaren 22an (asteartea), 19:30ean, Villamonteko Kultur Etxean.

- Sopela: Lehedabiziko bilera atzo izan zen arren, otsailaren 25ean (ostirala) egingo dute Korrikaren aurkezpena, 19:30ean, udaletxeko hall kulturalean. Ekitaldi horretan emango dute hurrengo batzarraren berri.

- Urduliz: Zehazteke dago oraindik noiz bilduko den Korrika Batzordea.

Bestela ere hainbat data daude zuei jakinarazteko:

- Martxoak 4, ostirala: Korrika aurkezpena Erandion eta Leioan.
- Martxoak 5, larunbata: Esaera Zaharren txapelketa Sopelan.
- Martxoak 10, osteguna: Korrika 14ren hasiera Orreagan, 17:00etan.
- Martxoak 13, igandea: Korrika jaialdia Gorlizen.
- Martxoak 19, larunbata: Korrika 14 Uribe Kostan.
- Martxoak 20, igandea: Korrika 14ren amaiera Bilbon.

Gainera, hain luze jo gabe, kuestazioa otsaila 24tik 27ra, herri ezberdinetan. Beraz, zoz batzuk badituzu itzulapikoan sartu!

Edozer dela eta, 94 430 47 34 telefono zenbakira deitu edo lauaxeta@aeknet.net helbidera idazteko aukera dago, elkarren berri izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun