Hona hemen, oihu@ agerkari elektrokikoaren bitartez, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egindako balorazioa, hitzez hitz:
Hainbat gauza zehaztu behar dira hemen:
1.- Diru-laguntza hauek oso txikiak dira presoen familiar eta lagunek bisitak egiteko gastatu behar dutenaren aldean. Preso baten familia gaur egun ekonomikoki hipotekatuta dago.
2.- Getxoko presoak Espainiako espetxeetan ez ezik Frantziako espetxeetan ere badaude.
3.- Presoen familiarrek oraindik ez dute 2004. urteari dagokion diru laguntza hau kobratu. Orain, gainera, "presondegiak ematen dituen agiriak" aurkeztu beharreko baldintza sartu dute, presondegiek berez inolako agiririk ematen ez dutenean (lehenago nahikoa zen presoa non zegoen adieraztea). Horrek esan nahi du orain senideek 2004. urtean egindako bisiten agiriak eskatu beharko dituztela espetxeetan, eta beharbada emango dizkiete ala beharbada ez. Gainera espetxe aldaketa ugari egon dira: Jabi Gallagaren gurasoak Muret-Fresnes-Soto espetxera joan beharko dute agiri horiek eskatzera orain Cordoban badago ere.
4.- Iñaki Urkiza (IU-EB) zinegotziaren beraren jarrera ere salatzeko modukoa da: 2003. urteko dirulaguntzak izoztu zituen PPk helegite bat jarria zuelako, gero preso batzuen senideak kobratu gabe utzi zituen, beste preso baten dirulaguntza ukatu zuen emazteari esanez Getxon erroldatu zela hori kobratzeko (!)...
5.- Azkenik, presoen auzia kontu politikoa da eta politikoki kokatu nahi ez duen bitartean ezer konpondu nahi ez duela erakusten ari dira Iñaki Urizar eta Getxoko Udal Gobernuko Taldea.
Gaiaren inguruko berriak:
Bizkaitik kanpo dauden presoen senideen bisitetarako laguntzak arautu ditu Getxoko Udalak (2005 Ots 17)
Presoen senideei laguntzak kendu eta dirua "terrorismoaren benetako biktimei" emateko eskatu du Getxoko PPk (2004 Ira 21)
Presoen senideentzako dirulaguntzen aurkako errekurtsoa atzera bota dute (2004 Aza 10)
Getxoko presoen senitartekoei laguntzak bertan behera utzi ditu epaileak (2004 Api 02)
Presoen senideei dirulaguntzak epaitegira eramango ditu Espainiako Abokatutzak (2004 Mar 08)
Presoen senideen dirulaguntzen berri emango du Estatuko Abokatutzan Getxoko PPk (2004 Ots 23)
ETAri laguntzea egotzi die Zarraoa eta IU-EBri Getxoko PSE-EEk (2004 Ots 23)