Soto del Real espetxean dago Pagoa Zulueta leioztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 18a, 14:02

Espainako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak otsailaren 12an eman zuen Pagoa Zulueta espetxeratzeko agindua eta, gaur, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimendiak jakinarazi duenez, Soto del Realen (Madril) dago gazte leioztarra. Beste alde batetik, herenegun Zulueta dagoen espetxetik Kordobara aldatu zuten Jabi Gallaga algortarra. Hortaz, zazpi dira EPPKk deituriko itxialdiko bosgarren txandan dauden Uribe Kostako presoak.

Gaiaren inguruko berriak:

Pagoa Zulueta espetxera bidali du Garzonek (2005 Ots 13)

Uribe Kostako sei presok ekingo diote itxialdiko bostgarren txandari (2005 Ots 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun