'Egunkaria'ren itxiera salatzeko ekitaldia egingo da etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 18a, 15:06

Igande honetan (otsailak 20) bi urte beteko dira "Euskaldunon Egunkaria" itxi zutela. Zazpi lagunek auzipetuta jarraitzen dute, Xabier Alegriak, Martxelo Otamendik, Joan Mari Torrealdaik, Pello Zubiriak, Iñaki Uriak, Txema Auzmendik eta, nahiz eta orain berton ez bizi, Erandioko semea den Xabier Oleagak. Juan del Olmo epaile instruktoreak sumarioaren instrukzioa laster amaituko dela eta Egunkariaren itxiera gehiago ez duela luzatuko azaldu du auto batean. Etzi ekitaldia egingo da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean itxiera salatzeko.

Gaiaren inguruko berriak:

Epaiketarako bidean (Berria)

2001 (Berria)

Akusazioak bi urteotan ez direla frogatu ohartarazi du Topaguneak (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun