Hizkuntz eskubide bermerik gabe deklaratu zuen atzo Aiboa Casares astrabuduarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 18a, 15:56

Itzultzaileekin arazo ugari egoten ari dira Jarrai-Haika-Segi sumarioan auzipetutako 33 gazteren aurkako epaiketan. Asteartean (otsailak 15) saioa eten egin behar izan zuten itzultzailearen gaitasun ezagatik. Atzokoan, berriz, hizkuntz eskubide bermerik gabe deklaratu behar izan zuen Aiboa Casares Astrabuduako gazteak eta gainontzeko 13 auziperatuk. Izan ere, goizeko deklarazioen barruan (arratsaldean deklaratu zuen Casaresek) euskaraz deklaratzen jarraitzen badute itzultzailearen hutsak zuzentzeko aukerarik ez dutela izango jakinarazi zien Alfonso Guevara epaileak auzipetuei. Bestalde, itzultzaileekin zituzten arazoak ikusita, auzitegiko prentsa arduradunak lan horretan aritzeko eskatu zien Euskadi Irratia, Gara eta Berriako kazetariei.

Aiboa Casares astrabuduarra ez ezik, Aiora Epelde, Gartzen Garaio, Sonia Jacinto, Patrick Jimbert, Egoitz Lopez de la Calle, Ibon Meñika, Igor Ortega, Harkaitz Rodrigez, Garazi Biteri, Xabier Abasolo, Gorka Betolaza eta Ainara zein Iker Frade gazteek deklaratu zuten.

Hiru ideia nagusi berretsi zituzten auzipetuek: epaiketa politikoa dela eta epaitzen ari direnak ez direla delituak; ez Jarraik ez Haikak ez Segik ez dutela inoiz zerikusirik izan ez ETArekin ez kale erasoekin eta lan politiko zein soziala egitera mugatu direla; eta hiru gazte erakundeak herri eta auzoetan "erabat txertatuta" egonik, Euskal Herriko gazte guztiek ezagutzen dituztela eta milakak babesten.

Euskaraz berme osoz deklaratzea galarazi die epaileak auzipetuei (Berria)

Jarrai-Haika-Segi: Auzipetuek gaztelaniaz deklaratu beharko dute itzulpenekin ados ez badaude (Eitb24.com)


Gaiaren inguruko berriak:

Gazteen aurkako epaiketak salatzeko itxialdia egingo dute Leioako campusean (2005 Ots 15)

Arazo handiak sortu dira itzultzailearekin Haika eta Segiko kideen epaiketan (2005 Ots 15)

Oraindik ez du deklaratu Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 14)

Elkartasuna adierazi diete Getxoko udaletxe aurrean Haika eta Segiko auziperatuei (2005 Ots 11)

Jarrai-Haika-Segi epaiketa hasi egin da (2005 Ots 11)

Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak (2005 Ots 11)

Ertzaintzak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra Areetan egindako kanpaldia desalojatu du (2005 Ots 11)

Segik protestaldiak burutu zituen atzo PSE-EEren egoitzen aurrean (2005 Ots 09)

Eskualdeko kontzentrazioa antolatu du ostiralerako 18/98+ ekimenak (2005 Ots 08)

Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak (2005 Ots 08)

Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa (2005 Ots 07)

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa (2005 Ots 07)

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun