Emakumeon Mundu Martxaren gaineko informazioa eskura igandean Telletxen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 18a, 22:50

Aurten, "emakumeon eskubideak aldarrikatu eta beste mundu bat posible dela esateko" Emakumeen II. Mundu Martxa burutuko da. Besteak beste, Bilgune Feminista dago ekimena bultzatzen dabiltzan taldeen artean. Horren gaineko informazio emateko asmoz, mahaia jarriko du igande eguerdian, Telletxe plazan, aipatu erakundeko Algortako kideek.

Bilgune Feministaz gain, Euskal Herri mailan, Emakumeon Mundu Martxa '05 bultzatzeko plataformak honako taldeak batzen ditu: Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Asamblea de Mujeres de Alava, Amalatz, Plazandreok, Ekin emakumeak, Lila Gorria, Plataforma de Solidaridad con Chiapas, Komite Internazionalistak, Emazteek diote (Hazparne), Bagabiltza, Gazteon Koordinadora, Azkoitiko Asanblada, Azpeitiko Asanblada, Zarauzko Sorgiñak, Askagintza, Comunidad Carmelitas Vedruna, Iruñako alde zaharra, Mugarik gabe (Nafarroa), Andrea, Asamblea de mujeres de Lizarra, Andremari (Huarte), Emakume Internazionalistak, Elkartzen, Barainaingo hagin, Medeak, EBEL (Emakume Baserritarren Elkartea), Askapena eta ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta CCOO sindikatuetako emakume arloak.

Harremanetan jartzeko:

- Uribe Kostako plataforma: 685 713 187
- Euskal Herriko Plataforma: em2005@emakumemartxa.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun