Bizkaiko hondartzak kudeatzeko sisteman sartu da Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 19a, 18:54

Bizkaiko Hondartzak Kudeatzeko Sistema Bateratura atxikitzea onartu zuen gehiengo osoz, joan den osteguneko osoko bilkuran, Sopelako udalbatzak. Erabaki horri esker, ISO 9001 kalitateko ziurtagiria eta ISO 14001 ingurumenekoa jasotzea espero du tokiko erakundeak. Irisgarritasun, segurtasun eta higiene-osasunari begira, hondartzak baldintza egokietan erabiliak izaten ari direla egiaztatzen dute horiek. Mugitzeko arazo gehien dituzten lagunak bertaratzea errazteko eta ingurumenaren gaineko inpaktua gutxitzeko neurriak hartzen direla, hurrenez hurren.

Areatzen kudeaketarako sistema bateratuan Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak parte hartzen du, besteak beste. Horrek kalitatezko zerbitzua ematea du helburu, baita natura errespetu handiagoz erabiltzea ere. Aldi berean kudeaketan esku hartzen duten alderdi guztien arteko koordinazioa hobea izateko aukera ematen du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun