Urrezko Kilometroa Gorliz, Plentzia eta Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 19a, 19:19

Aurton, Gorliz, Plentzia eta Lemoizen, Korrika 14 honetan berrikuntza bat egiteko asmotan gabiltza: “Urrezko Kilometroa”, hots, urtean edo urteetan hauetako herri bakoitzean euskara edo euskal kulturaren alde zerbait garrantzitsua egin duen norbaiti eskainiko zaion kilometroa da, eta Urrezko Kilometroak aukeratutako pertsona edo taldeari omenaldia egiteko izateaz gain Korrikan parte hartu nahi duen edonorentzako bilgunea izango dira.

Korrika 14ko batzordeek aipatutako herrietako udaletxeei luzatutako proposamena honako hau da: Gorlizen Aratz Dantza Taldeari ematea Urrezko Kilometroa, euren 25. urteurrena da eta. Plentzian, David Atelazena Korrika askotako batzordekide izandakoari eta, azkenik, Lemoizen, oraindik erabakitzeke dago. Urrezko kilometroak, aurton, herrietako udalek eta korrika batzordeek finantzatuko dituzte. Bestalde, Korrika Batzordeak, bere izenean eta herrietako udalen izenean, omenduei oroigarria emango die, berau Urrezko Kilometroaren argazkia izanik.

Korrika Jaia Gorlizen

Egitaraua oraindik guztiz zehaztuta ez badago ere Korrika Jaia egingo dugu Gorlizen martxoaren 13an. Goizean, 12:00etatik aurrera: dantza tailerrak, dantzariak, gaztelu puzgarriak eta umeentzako tailerrak. 15:00etan, Gorlizko Jubilatuen Etxean, herri bazkaria (izena aldez aurretik eman behar da). Azkenik, arratsaldean, 17:00etan Gorlizko Erakustaretoan ipuin kontalaria.


Gorlizko AEK
Iberre berri plaza, 5.
Telefonoa: 94 677 36 46
e-mail: jentilbaso@aeknet.net


Gaiaren inguruko berriak:

Herrietan Korrika prestatzen laguntzeko aukera badago (2005 Ots 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun