Astrabuduan izandako sutean hamaika lagun intoxikatu dira kea arnasteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 20a, 21:54

Guztira, hamaika lagun eraman behar izan dituzte hainbat osasun zentroetara, gaur arratsaldean Astrabuduako etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Ordu bi t'erdiak aldera piztu da sua Lurberri kaleko pisuko sukaldean, 6. atariko 5. solairuan alegia. Ordu erdi eman dute suhiltzaileek hura amatatzen, intoxikatutako bizilagunak Gurutzeta, Basurtu eta beste hainbat erietxeetara eramaten zituzten bitartean. Suak kalte ugari eragin ditu etxebizitzan, baita goiko solairukoan ere. Behekoak, berriz, urak eragindako kalteak izan ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun