Hernanin egingo dute txotx berbalagun getxoztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 21a, 14:41

Lasarteko Ttakun euskara elkartera bisita egin ostean, Hernaniko Oiarbide sagardotegian egingo dute afaria, martxoaren 5ean, Bilbo, Urtuella, Muskiz eta Getxo udalerrietako berbalagunek. "Elkar ezagutzea" da asmoa, Rozio Luces Egizuko arduradunak UKBERRIri azaldutakoaren arabera. Gainera, nahiz eta berbalagunek lehentasuna eduki, egitasmoan oraindik parte hartu ez dutenei ere luzatu diete irteeran izena emateko aukera, taldeak eta berbalagunak nortzuk diren ezagutzeko. Otsailaren 25era arte dago zabalik epea.

Muskizko Hitzaro elkartekoek urtero egiten omen dute horrelako irteera. Igaz, Berria ezagutzera joan ziren. "Guztiok elkarrekin egitea polita litzatekeela pentsatu genuen", dio Lucesek, "gainera Durangoko Berbetanekoek ere sagardotegira joateko asmoa zeukaten eta azkenean guztiok elkartuko gara toki berean". Hori bai, berbalagunak izan ez eta bertara joan nahi dutenei, "aurrerantzean egitasmoan parte hartzeko" gonbitea luzatu die Egizuko arduradunak.

Izena emateko:

Karitate kalea, 1. sotoa 10. bulegoa, Algorta.
Telefonoak: 94 491 43 57 / 605 73 99 16 (Rozio)
e-posta: egizu@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun