Egunkariaren Alde Elkartea sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 21a, 15:09

Juan del Olmo epailearen aginduz "Euskaldunon Egunkaria" itxi zutela bi urte bete ziren atzo (otsailak 20). Martin Ugalde Kultur Parkean ekitaldia egin zuten itxiera gogorarazteko. Bestalde, "euskal kulturaren inguruan osatu duten gezur handia eraistea" xede izango duen Egunkariaren Alde Elkartea aurkeztu zuten. Auzipetuek gizartearen laguntza eskatu eta Europara joango direla jakinarazi zuten atzoko ekitaldian. Horretarako, bideoa eta web orria (www.egunkaria.info) prestatu dituzte.

Egunkariaren Alde Elkartea, "gezur handi bat eraisteko eta euskal kultura sustatzeko" (Gara)

Gaiaren inguruko berriak:

'Egunkaria'ren itxiera salatzeko ekitaldia egingo da etzi (2005 Ots 18)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun