Goizetik dago mutu Koska irratia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 21a, 20:04
Arazo teknikoak direla medio, ordura arte egun osoan ez da aukerarik egon Koska irratiak egunetik egunera eskaintzen duen emisioa entzuteko. Bertatik UKBERRIri adierazi diotenez, oraindik ez dakite irrati-loturarekin arazorik dagoen edota Serantes mendiko antenan dagoen koska. Izan ere, euren ordenagailuan dena ondo dabil. Ordu hauetan, teknikariekin dabiltza harremanetan ahalik eta lazterren matxura konponduta egon dadin. Bitartean, eragozpenak barkatzeko eskatzen diete ohiko entzuleei Koska irratiko arduradunek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun