Aranjuez espetxera aldatu dute Pagoa Zulueta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 21a, 21:12

Soto del Real espetxetik Aranjuezera (Madrilen biak) eraman zuten joan zen ostiralean Pagoa Zulueta 25 urteko Leioako gaztea, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoaren bidez jakinarazi duenez. Bestalde, 18/01 Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko epaiketa iraun bitartean, hasieran aipatutako kartzel horretan daukate Aiboa Casares. UKBERRIk otsailaren 11an adierazi bezala, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) deituriko itxialdiaren bosgarren txandan parte hartu dute Soto del Realeko euskal preso politikoek –atzo bertan amaitu zen itxialdia, baita mobilizazioen fase hori ere– eta Astrabuduako 24 urteko neskak ere horri heldu dio; Valentzian espetxeratuta dagoen Mila Etxebarria bere amak beste horrenbeste egiten zuen bitartean. Zuluetak, aldiz, "txapeoarekin" ez hastea erabaki zuen Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzak berarekin zer egin erabaki bitartean. Hortaz, azkenean zortzi izan dira itxialdiko bosgarren txanda egin duten Uribe Kostako lagunak.

Otsailaren 12an eman zuen Pagoa Zulueta espetxeratzeko agindua Espainako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Aiboa Casares, berriz, Brievan (Avila) zegoen preso 18/01 Jarrai-Haika-Segi auziaren gainean, Alfonso Guevarak zuzentzen epaiketa hasi den arte. Bitartean, gaur amaitu dute deklaratzen akusatuek eta lekukoekin hasi dira.

Markel Ormazabal izan da deklaratzen azkena. Ikasle mugimenduko kide zela adierazi du Ormazabalek, eta horregatik izan dituela inoiz harremanak Haikako edo Segiko jendearekin, baina bera inoiz ez dela erakunde horietako kide izan nabarmendu du. Akusatuen txanda amaituta, lekukoak hasi dira deklaratzen. Imanol Iparragirre izan da lehena. Jarrai eta KASen arteko loturari buruzko galdera ugari egin dizkiote fiskaltzak zein AVT ordezkatzen duen akusazio partikularrak. Iker Antsotegik, Juan Joxe Petrikorenak, Oskarbi Jauregik ere deklaratu dute, lekuko gisa.

Amaitu dira akusatuen deklarazioak, eta lekukoak hasi dira (Berria.info)

Jarraiko arduradun ohi batek erakundea PSOErekin elkartu zela esan du Auzitegi Nazionalean (Eitb24.com)

(Argazkia: Gaztesarea.net)

Gaiaren inguruko berriak:

Soto del Real espetxean dago Pagoa Zulueta leioztarra (2005 Ots 18)

Hizkuntz eskubide bermerik gabe deklaratu zuen atzo Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 18)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun